Zure bazkide teknologikoa Gipuzkoan
943 376 085Urruneko laguntza ↗
Hasiera / IBD Internet

ETE, saltoki eta erakundeentzako IKT aholkularitza

Gertuko sail teknologikoa ETE, saltoki eta erakundeentzat. Beharrak zehazten, soluzioak aukeratzen eta ezarpenean laguntzen dizugu.

Erakunde guztiek ez dute informatika-sailik. Gure esperientzia zure ondoan jartzen dugu, zure jarduera ezagutzen duen solaskide batekin erabaki teknologikoak hartu ahal izateko.

01

Lehen galderatik

Beharra zehazten, alternatibak aztertzen eta neurriko soluzioa aukeratzen laguntzen dizugu. Ekipoak berritzea, informazioa antolatzea, lankidetza hobetzea edo dagoeneko erabiltzen dituzun tresnak lotzea izan daiteke helburua.

02

Laguntza ezarpenera arte

Soluzioa gure esparrukoa denean, garatu edo ezartzen dugu. Beste espezialista bat behar badu, hornitzailea aukeratzen eta eskakizunak zehazten laguntzen dizugu, proiektuak zure beharrei erantzun diezaien.

03

Ezagutza gordetzen duen harremana

Jarraipenari balioa ematen diogu. Gure talde egonkorrak zure erakundearen, sistemen eta lehentasunen ezagutza pilatzen du, erabaki berri bakoitza ikasitakoan oinarritu dadin.

← Zerbitzu guztiak